Ukberri.net-ek jakinarazi du atzo iluntzean desalojatu zutela pasa den asteburuan inauguratu zuten Txorimalo gaztetxea. Algortako Gazte Asanbladak okupatzen jarraituko duela jakinarazi du.    
Albistea Ukberri.net-en
  Iluntzean, Getxoko Txorimalo gaztetxea hustu egin du EAEko Polizia  autonomikoak. Algortako Gazte Asanbladako kideek jakinarazitakoaren arabera,  arratsaldeko azken orduan 9 ertzain sartu dira orain dela 4 egun inauguratu  zen gaztetxean. Uniformez jantzitako lau ertzainek kanporaketa egiteko  agindu judiziala erakutsi dute eta kalez jantzitako beste bost polizia  atzean zituztela, bi "aukera" eman dizkiete gaztetxe barruan zeuden 6  neska-mutilei: besterik gabe alde egiteko, identifikazioak ere ez zituztela  egingo edo, erresistentzian saiatuz gero, epaitegian bukatzea. Gazteak atera  direnean, eraikina eta sarbideak prezintatu dituzte ertzainek eta barruan  gelditu diren gauza guztiak epaitegian eskatu beharko dituztela esan diete  gazteei. Dena delakoa, Txorimalorekin, azken zazpi urteotan zazpi gaztetxe  eraitsiak edo hustuak izan dira Algorta eta Getxon. Bestalde, Algortako  Gazte Asanblada bihar batzartuko da egoera hausnartzeko eta hurrengo  ekimenak zehazteko. Era berean, bihar, asteazkena, eta ostiralean  aurreikusita zeuden II. Amarratsak Asteko ekitaldiekin zer gertatuko den ez  dago argi oraindik.
  Okupatzen jarraituko dugu!
  Berriro ere kalean , eta  dagoeneko ia ez dakigu zenbat okupazio, gaztetxe  sortu, desalojo, denuntzia, isun, karga, errepresioa, jarraipen, intoxikazio  mediatiko,... jasan behar izan ditugu. Orain bi hilabete gaztetxe berria eraikitzen hasi ginen, pasaden asteburuan  inauguratu egin genuen eta egun horretatik aurrera (bi egunetan) jazarpen  poliziala besterik ez dugu izan. Bost pertsona identifikatu, sei alditan  gaztetxera hurbildu dira eta azkenean epailearen eskutitzarekin etorri dira. Oraingoz hau da GETXOKO UDALETXEAK hau da PNV ematen digun alternatiba:  errepresioa eta  gazteontzako usain usteldua daukan Gazteleku proiektua non  bakarrik 14 eta 17 urte tartekoentzat izango den eta udaletxeak kuadeatua.
  Oraingoz ez dakigu zein izango den hurrengo egunotako dinamika bainan  informatuta edukiko zaituztegu.
  OKUPATZEN JARRAITUKO DUGU!!!
 Fuente: 
Gaztesarea