
2006/3/18
Egindako     lana aberatsa eta aberasgarria izan da, batzuek eta besteek     egindako ekarpenak bildu, beste urteetako esperientzia eta     balorazioak jaso, Gazte Topagunea ’06 ahalik eta parte     hartzaileena izan zedin formulak sortu, eta abar.      
          Hala     ere, topagunearen egitaraua ez da soilik azken hilabeteetako     lanaren emaitza, baizik eta, egunez egun eta urte osoan zehar,     euskal gazteriaren borrokaren ispilu.
          Gazteok,     egunero eraikitzen dihardugu beharrezkoa dugun Euskal Herria.     Egunero eta ehunaka gazteren esku hartze eta lanari esker.     Egunero posiblea egiten du gazte borrokak herri honen     biziraupena. Gure egoera irauli eta etorkizuna eraikitzen dugu     gure eskubideak geureganatuz eta gure beharrak asez; Guk geuk     gestionatuz. Guztion parte hartzeari esker posiblea egiten ari     gara Euskal Herriak behar duen eraldaketa. Posiblea, gazteok     behar dugun Euskal Herria.
          Borrokan     gauden gazte guztiok gabe ez litzateke posiblea Gazte Topagunea     ospatzea. Ez luke zentzurik, inongo borrokarik gabe aldarrikapen     ekitaldi masiborik egitea. Ez luke zentzurik, aldarrikapenik     gabeko, borrokaren ondoriorik gabeko, Gazte Topagunea ospatzea.     Gazteon borrokaren ondorio baita Gazte Topagunea. Gazteon     eskubideen esku hartzearen borrokaren isla. Guk geuk, gazteok,     egunik egun egiten dugu, beraz, posiblea Gazte Topagunea.      
          Emaitzak     ere, egindako ahaleginaren tamaina berean jasotzen ari gara,     ahalik eta parte hartze zabalena izan zezan abiatutako     atxikimendu dinamikak arrakasta ikaragarria izaten ari da, jada     badira esparru eta Euskal Herriko txoko guztietako 700 gaztek     baino gehiagok bere atxikimendua eman diotena, bai eta 500 gazte     eragile inguru ere.
          Honek     egitasmo honexek duen errotze maila adierazten du, baina ez     bakarrik Gazte Topaguneak bere 4 egunetako formatuan, Gazte     Topagunearen atzean dagoen filosofia, konpromiso eta sinismen     sendoari eman diogu atxikimendua. Independentziaren aldeko     aldarrikapenak batzen gaitu!
          Lau     egunetako egitaraua
Lau egunetako egitarauari dagokionean,     badira hainbat elementu azpimarratu nahiko genituzkeenak, haien     artean, Igandea Aberri Eguna izanik, Etxarrin tarte berezia     egingo diogu ekitaldia ere burutuz, eta Astelehena Preso     politikoen nazioarteko eguna izanik mahaingurua eta ekitaldia ere     egongo da.
          Egitarauak,     bi helbururi erantzuten die. Batetik, Gazte Topagunean     Independentzian bizi den herria irudikatzea, eta bestetik, Gazte     Topaguneak izan beharreko filosofiari hau da, ahalik eta parte     hartzaileena izateari erantzun beharra. Horretan oinarrituz,     guneen banaketa eta     egitarauaren antolaketa xumea baina partehartzailea prestatu     dugu.      
          Bi     motatako guneak egongo dira, batzuk egitarau propioa izango     dutenak eta besteak zerbitzu eskaintza egitera mugatuko direnak.      
          Lehenengoen     artean daude, Kultur Etxea, bertan Euskal Herrian dagoen     eskaintza kulturalean sakonduko dugu, bai eta honen garapenerako     aurkitzen diren oztopoak aztertu ere. Gune honetan ere kokatuko     dugu, Nazioartetik gonbidatuta etorriko diren hainbat gazte     eragileetako delegazioak, bertan haien errealitateaz, zein gazte     antolakuntzaz, eta borrokaren zilegitasunaz arituko dira.
          Herri     Eskola, bertan Euskal Herriak behar duen herri eskolaren eredua     irudikatuko dugu. Hezkuntza integrala eta Euskal Herrikoa     eskainiko duena, euskal Currikulumaren gauzapen praktikoa     bilakatu nahi dugu. Gune honetan, arlo desberdinak tratatuko     dira: sozioekonomia, feminismoa, euskara... eta orokorrean herri     honek dituen erronka nagusien azterketa egingo dugu. Erabili nahi     den metodologia ere, honi erantzun nahi dio. Edukietan ezagutza     zuzena bultzatuko da, hainbat irteera eginez, eta tailerrak     bultzatuz.
          Gaztetxea,     Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen gunea bilakatzeko     asmoz, Gaztetxe eta gazte asanbladen borroken garapenerako,     baliogarriak izan daitezkeen tailerrak burutuko ditugu. Gaztetxe     eta Gazte asanbladen borroken erakusle izango delarik:     desalojoak, okupazioak, kanpainak... baita, aurrera begira eta     borrokak garapena izan dezan beharrezkoak diren eztabaidak     bultzatuz, autogestioa, auzolana, koordinazioa... Musikak ere     leku garrantzitsua izango du. Estilo eta tendentzia berriei lekua     emango diegularik.
          Azoka,     herritarra eta alternatiboa. Bertan, Gazte Mugimenduak sortzen     duena erakusteko, trukatzeko eta saltzeko aukera egongo da, bai     eta eremu ezberdinetan gazte sorkuntza zabaltzeko aukera izan     nahi du. Egun bakoitzean izaera propioa izango du, larunbatean     fanzine, kamiseta eta abarrekin truke azoka egongo da, Igandean     artisau gazteen txanda izango da, tailerrak ere bertan antolatuz     eta Astelehenean baserritar gazteek ekoiztutako produktuak egongo     dira salgai.      
          Herri     gunean, Kale Animazioak izango du protagonismo berezia lau     egunetan zehar, bertan ikuskizunak baina nagusiki egitarau parte     hartzailea planteatu dugu: larrain dantza, jokoak, futbolin     erraldoia, sabel dantza, world series herrikoiak, tirolina, eta     abar luze bat.
          Zerbitzuei     dagokionez, gosarientzako eta bokatak jateko gune estalia izango     da, menua jateko aukera ere egongo da jantoki herrikoian,     akanpalekuan guztiontzako lekua eta bertan ere zerbitzu minimoak     egongo dira, hala nola, iturriak, komunak, dutxak, ogia eta esnea     erosteko aukera, eta abar. Osasun gunea eta Informazio gunea ere     egongo dira guztion beharrak asetzeko asmoz.
          Karpa     erraldoiak, 20000 gazte biltzeko kapazitatearekin, gazteon     elkargune izango da gauero gauero.
          Eta     nola ez, Gazte Topagunea ez litzateke dena izango musika gabe.     Aurten ere musikak tarte nabarmena izango du Topagune osoan     zehar. Eskaintza 3 gunetan gauzatuko dugu, Etxarriko kaleetan     barna, gaztetxe gunean eta karpa erraldoian.
          -Gaztetxean:     Mikel Urdangarin, Banda Batxoki + Anger, Ari + Mix6t, Anje     Duhalde
          -Karpan:     Ken 7, Obrint Pas, Etsaiak, Def Con Dos, Mouss et Hakim (Zebda     ohiak), Berri Txarrak, Kuraia, Koma, Izate eta oraindik zehazteko     geratzen zaigun beste talde bat. Hurrengo egunetan ezagutzera     emango duguna.      
          -Herrian:     Musikherrian parte hartzen duten 12 talde.
          Egitarau     erakargarria, parte hartzailea eta askatzailea osatu dugu, Euskal     Herriko gazteriari zuzendua. Lau egunetan zehar, Independentziari     bide emango diogu, Independentzian biziko gara, Etxarri askatuz,     Euskal Herria askeago bihurtuko dugu!
Lotura: Gazte Topagunea Etxarrin (Egitaraua)