Halabedi.org - Atala: Zebra bideaGasteizko Andra Mari Zuriaren inguruan egon da zalaparta.
Alde batetik
Gasteizko Gazte Asanbladakoak udaletxeko atzekaldeko balkoi batetik zintzilikatu dira Iruñean aurreko egunetan okupatzen egon direnei elkartasuna adierazteko. Ertzain ugariz inaguraturik egon dira momentu oro, hala ere ezin izan dituzte jaitsi. Ordubete baino gehiago pasa ondoren beren kabuz jaitsi dira bi gazteak. Jaitsi eta berehala atxilotuak izan dira, momentu hauetan polizi etxean daudelarik. Pankartan zeuden gazteek
Alfonso Alonso eta Jolanda Barcinaren aurkako deiak eta okupazioaren aldeko oihuak tartekatu dituzte. Bestetik ekintzarekin zer ikusirik ez zuen pertsona bat ere atxilotu dute ertzainek, hau ere komisaldegian dagoelarik.
Leku horretatik oso gertu, San Miguel elizaren teilatuan biluzirik eta camping denda batekin bazterketa sozial eta pobreziaren aurkako Baladre elkartekoak daude oraindik. Iganderarte bertan egoteko asmoarekin daude. Duintasunez bizitzea pertsona ororen eskubidea dela azpimarratu dute.
Erakunde publikoek Gizarte Larrialdiko Dirulaguntzak ezabatu eta Oinarrizko Errenta delakoari mugak ezarri nahi dizkiotelako egiten ari dira protesta.
Ekintza hauen argazki batzuk,
Halabedi.org-tik ateratak:
egin klik irudiaren gainean handiagoa ikusteko
egin klik irudiaren gainean handiagoa ikusteko
egin klik irudiaren gainean handiagoa ikusteko