.......................................................................................................
___________________________________________________________________________
GASTEIZ-. Iruña Veleiako aztarnategiko aurkikuntza garrantzi handikoa dela nabarmendu dute Henrike Knorr eta eta Joakin Gorrotxategi filologoek gaur Gasteizen eskaini duten agerraldian.
Bertan aurkitu dituzten euskarazko hitzak "ulergarriak" direla azaldu dute, eta haietako zenbait irakurri ere egin daitezkeela esan dute. Hitz arruntak zein erlijioarekin zerikusia dutenak daude.
"Zuri urdin gorri", "urdin isar", "edan ian lo", "ian ta edan", "geure ata zutan" eta "Iesus Ioshe ata ta Mirian ama" dira aurkitu dituzten inskripzioetako batzuk, arkeologo zein filologoen ustekaberako.
Orain ikerlariek lan egiten utzi behar zaiela adierazi dute, izan ere hitz horiek uste baino zaharragoak izan daitezkeela uste dute. Zehazki, Kristo ondorengo III. eta VI mende artekoak izan daitezkeela diote.
Orain arte, euskarazko inskripziorik zaharrenak Akitanian aurkitutako hilarri eta harrietan agertutakoak ziren, baina izen propioak ziren, ez hitz arruntak, Iruña-Veleiakoak bezala.
posted by gau gorri at 1:08 p. m.
Publicar un comentario
<< Home
View my complete profile