DONOSTIA-. Askatasunak jakinarazi duenez, hainbat   euskal herritarren kontrako bi epaiketa hasiko dira gaur Madrilgo eta   Parisko "guda tribunaletan"   "Bi tribunal hauen jarduera errepresiboa" salatu du   errepresioaren aurkako erakundeak,  "Euskal Herriko bizitza politikoan   eta zehazki konponbiderako prozesuan esku sartze izugarria izateaz gain,   euskaldunoi eskubide zibil eta politikoak ukatzeko tresna baitira".
  Iragarri duenez, herritar talde bana bertaratuko da   gaur Parisa eta Madrila, "auzi hauek salatu eta auzipetuei elkartasuna   agertzeko". Askatasunako ordezkaritza bana ere beratartuko da eta bi   "tribunal berezien" egoitzen parean adierazpenak egingo dituzte.
  Gainera, elkarretaratzeak deitu ditu gaur eta bihar,   "gerra tribunalak itxi, baldintza demokratikoak Euskal Herriarentzat"   lelopean.
  Gaur, Gobernu espainolak Iruñean duen ordezkaritzaren   parean19:00etan dago deitua elkarretaratzea, eta Baionan, Donibane Lohizunen,   Hendaian eta Uztaritzen ere ordu berberean elkarretaratuko dira.
  Bihar,berriz, Donostiako epaitegiaren parean 19:30tan   egingo dute elkarretaratzea, eta Bilboko Plaza   Zirkularrean, 20:00etan.