Askapenako brigadaren bitartez Mexikon gaude, herri honetako borrokak ikusteko eta hauetatik ikasteko. Igande honetan Atencora joan ginen, Frente de Pueblos en Defensa de la Tierra elkartekoak ezagutzeko. Igandea asanblada eguna da eta bildurik zeuden heldu ginenean, 30 pertsona inguru zeuden bildurik. Gehienak pertsona nagusiak ziren, 50 urte ingurukoak; etxekoandre, langileak, nekazariak… Hauek izan ziren iazko maiatzaren 3 eta 4an 3000 polizi armatuen aurka borrokatu ziren “biolentoak”?
“Que bueno que vinisteis” errepikatzen zuten, “es importante que el mundo sepa”, ongi etorri beroa egin ziguten. Beren borrokaz hitz egin ziguten, nola 2001ean Mexikoko agintariek beren lur komunaletan aireportu internazionala egin nahi zuten, nola oraindik asmo horrekin jarraitzen duten.
2001ean Fox-en gobernu eskuindarrak Atenkoko lur komunaletan aireportua egin behar zela agindu zuen. Herritarren iritzia kontutan hartu beharrean multinazional buruen iritziari kasu eginez, noski. Atencok 35.000 biztanle dituen herria da, bazidurien Mexikoko gobernu, polizi eta multinazionalen aurka ezer gutxi egin zezaketenik herritar xume horiek. Baina Atencoko herritarrak antolatu eta aireportuko proiektua geldiaraztea lortu zuten, hilabeteak iraun zuen borroka luzea eta gogorra izan zen. Errepresioak hildakoak eragin zituen - uztailaren 11an hildakoen urtemuga gogoraarazteko martxa bat antolatu dute- baina herri txiki antolatu honek eutsi eta aireportuko makroproiektua geldiaraztea lortu zuten. Nork usteko zuen aireportua gelditzea posible zenik?
2006ko maiatzaren 3 eta 4a Atenco herriarentzat data gogorra da, egun hauetan Fox-en gobernua aeroportua gelditu izanaz mendekatu zen. Aitzaki bat bilatu zuen horretarako: herriko plazan igandero lore saltzaileak biltzen ziren, hori debekatzeko ehundaka polizia bidali zituzten. Herritarrak lore saltzaileen alde irten ziren kalera baina agintarien erantzuna izugarria izan zen, 3000 polizia sartu zituzten gogor jotzeko aginduarekin. Ondorioak ezagunak izan ziren: 2 gazte hil zituzten, 200 pertsona gartzeleratu zituzten eta 30 emakume inguru bortxatu. Aurretik planifikaturiko mendekua burutu zuten, helburua: Antolatutako jendea deuseztea eta herritarren artean beldurra zabaltzea.
Dagoeneko urtebete pasa da eta kartzeleratutako 200 horietatik 28 jarraitzen dute barruan. Herritarrak ohartarazteko mugimenduko 3 pertsonei 67 urtetako kartzela zigorra ezarri diete. Baina herritarrak ez dira isildu, beldurrari aurre egin eta kalean daude berriro. Oraingoan berriro aeroportuko makroproiektua gelditzeko, baina baita ere beren preso politikoak askatzeko. Dagoeneko urte bat baino gehiago daramate kartzela kanpoan camping dendetan plantoia egiten presoak aska ditzaten eskatzeko. Esfortsu handia eskatzen duen borroka da baina zutik irauten dute, “si los condenan a 67 años, son 67 años de lucha para nosotros” zioen plantoiko kide batek.
Aireportuko makroproiektuak aurrerapena eta garapena ekarriko omen ditu herritarrentzat, baina Atencotarrek badakite hori gezurra dela. Beren bizimodua, kultura eta lurra suntsituko dituen proiektua dela badakite. Herria autobidez, supermerkatuz eta poliziez beteko dien proiektua dela badakite, ”preferimos vivir tranquilamente, siendo dueños de nuestras propias tierras, el aeropuerto sólo beneficiará a los ricos” diote.
Beren borroka duina eta nekaezina ikusiz, antolaturik dena posible dela demostratu digute. Posible dela makroproiektu neoliberalei aurre egitea, posible dela instituzio eskuindar eta multinazionalei hortzak erakustea. Hau ikusiz Euskal Herrian AHTa edo zentral termikoak geldiaraztea posible dela sinistarazi digute, gure esku dagoela. Beraiek esan ziguten “luchamos por lo mismo y luchamos contra un enemigo común”: lurraren alde eta neoliberalismoaren aurka.
Bukatzeko agur bero bat Atencoko “compañeroei”, segi borrokan! ¡Atenco vive, la lucha sigue! ¡Preso politiko guztiak askatu!