DONOSTIA-.   Eguerdian egingo dira lehen mobilizazioak Euskal Herrian, eta emakumeek lan   munduan pairatzen duten prekarietatea eta genero indarkeria salatzea izango dute   ardatz.
  ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta ELB sindikatuek   antolatu dituzte elkarretaratzeok; hitzordua 12:00etan da Bilbo, Gasteiz eta   Donostian, Foru Aldundien egoitzen aurrean. Iruñean Legebiltzarraren egoitzaren   aurrean egingo da, eta Baionan Herriko Etxearen aurrean, ordu berean.
  Behin behinekotasuna, ezegonkortasuna, soldata   diskriminazioa, lan askoren feminizazioa eta azpikontratazioa dira, besteak   beste, emakumeek lan alorrean jasaten duten prekarietatearen ezaugarri nagusiak,   eta hori dela-eta sindikatuok gaurko eguna egoera hori salatu eta aurre egiteko   baliatuko dute.
  Genero indarkeria ere ez dute ahaztuko, eta ildo   horretan iaz Euskal Herrian arrazoi horregatik hamar emakume hil zirela gogora   ekarriko dute, eta egunero asko direla tratu txarrak salatzen dituztenak.
  Arratsaldean
  Arratsalderako ere ekitaldi ugari antolatu dira nonahi.   Hauexek dira hitzorduetako zenbait:
  Donostia:   19:30ean, Boulebarrean.
  Bilbo: 19:30ean,   Arriaga plazan.
  Iruñea: 11:00etan, La Morea   merkatalgunearen rotondan.
  Iruñea: 20:00etan,   Gaztelu plazan.
  Gasteiz: 19:30ean   San Anton plazan.
  Baiona: 18:30ean,   Herriko Etxean.
  Hazparne:   19:00etan, Herriko Etxean.
  Azpeitia:   19:00etan, herriko plazan.
  Tafalla:   20:00etan, Foruen plazan.
  Algorta, Zornotza, Orereta, Zarautz, Durango... beste   hainbat tokitan ere elkarretaratze eta manifestazioak egingo dira.
  Lizarra:   20:00etan, Baja Navarran.
  Altsasu:   20:00etan, Udaletxean.